216Badaukazu zure zuhaitza OINEZ BASOAN?

Wed, 01/07/2009 – 00:00

Desde Naider y Ekopass, junto a la Federación de Ikastolas de Navarra, la Ikastola Andra Mari de Etxarri Aranatz y el Ayuntamiento de Arbizu queremos animaros a participar en esta doble causa: por el euskera y desde el medio ambiente a través de www.oinezbasoa.net

Naiderrek eta Ekopass-ek OINEZ BASOA-n parte hartzera anitu nahi zaitu. Oso erraza da:

1. Aukeratu landatu nahiko zenukeen zuhaitz mota… 9 motaren artean aukera dezakezu!

2. Azkar eta erraz Internet bidez ordaindu,

3. Eta azkenik, pertsonalizatu ezazu zure zuhaitza! Izena, deskribapena eta argazkia jarriz… Oinez Basoa komunitatean parte hartu eta beste landatzaileak ezagutu!

Zer da Oinez basoa?

Ekopass , Naider , NIE (Nafarroa Ikastolen Elkartea) eta Arbizuko Udalak euskara sustatzearen eta jasangarritasunaren interesak batu dituzte, “Oinez Basoa” izeneko proiektua abian jarriz. Erakunde hauek, Nafarroa Oinezen karbono isurtzeak murriztu eta konpentsatzeko elkarrekin lan egingo dute, CO2 gabeko Nafarroa Oinez bat bultzatzeko bidea hartuz..

Oinez Basoa zure laguntzarekin landatuko den basoa da!!!

Denon artean 5.200 zuhaitz landatu nahi ditugu!

WWW.OINEZBASOA.NET

boton

Deja un comentario