Aste honetan NAIDERek atsegin handiz parte hartu du ICLEI Europak Danimarkako Aalborg hirian antolatutako Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 10. Konferentzian. Gure lankideak, Juan Iglesias eta Sara Soloaga, SCORE Europako Proiektuaren ordezkari izan dira. Proiektu horretan parte hartze dugu eta coastal city living labs delakoen inplementazioan liderrak gara. Stand propio bat izan dugu, eta bertan naturan oinarritutako soluzioei buruzko informazioa, kostu-irabazien analisia edo aldagai klimatikoak behatzeko plataformak partekatu ditugu, besteak beste.

Hiru gako nagusik antolatu dute konferentzia hasieratik: gobernantza partekatua, finantza integratuak eta trantsizio kohesiboa, guztiak ere SCORErekin eta NAIDERen lan-ildoekin lerrokatutako kontzeptuak. Ekitaldiak iraun duen hiru egunetan, gai horiek etorritako adituekin eta eragile nabarmenekin lantzeko aukera izan dugu. bai eta osoko bilkuretan eta ezagutza trukatzeko jardueretan parte hartzekoa ere. Azken egunean, Green Lab Netværk Danmark parke industrial berde eta zirkularra bisitatzeko aukera izan genuen, eta horrela energia berriztagarrien esparruko sinbiosi industrialari buruz gehiago ikasi genuen.

Plazer handia izan da ekitaldi honetan parte hartu ahal izatea eta ordezkatutako hiri eta lurraldeetan ekintza klimatikoan aurrera egiten lagunduko duten esperientziak eta proiektuak partekatzea. Tüsen tak!