NAIDERek Europako hainbat herrialdetako erakunde garrantzitsuekin harremanak sendotzen jarraitzen du, gure gizarteen erronkei konponbide berritzaileak garatuz eta ezarriz heltzeko. Partzuergoko kide izateko ohorea dugu DroughtSinergy proiektu europarraren proposamenaren atzean, zeina berriki aurkeztu baita Horizonte Europa programaren deialdira: “Naturan oinarritutako konponbideak erakustea, klima aldakorrean baliabide hidrikoen kudeaketa iraunkorrerako, arreta berezia jarriz muturreko lehorteen inpaktua murrizteari”.

Irlandako Atlantic Technological University-k gidatutako DroughtSinergy proiektuak hogeita hamar partner inguru ditu, horien artean, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Europa osoan zehar banatutako eta arro hidrografiko eta tokiko eta eskualdeko komunitateen sare bati zuzendutako 10 living lab-etan zentratuta, DroughtSinergyk Naturan Oinarritutako Soluzio Berritzaileak (NBS) kontzeptualizatzea, kodiseinatzea, kogaratzea eta koinplementatzea bilatzen du, tokian-tokian egokituak eta system thinking-ean oinarrituak, arrisku hidrometeorologikoen aurrean erresilientzia indartzeko, lehorteak bereziki.

Helize laukoitzeko eredu baten bidez, DroughtSynergyk aktiboki inplikatzen ditu alderdi interesdunak, komunitateak eta herritarrak, klimaren eta uraren arloko Europako politikekin bat etorriz. Proiektuaren helburuen artean daude oztopoak gainditzea, gizarte-berrikuntza sustatzea eta Horizonte Europaren misioekin harmonizatzea.


Irudia: Ivan Bandura Unsplash-en