INNOBASQUEk, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, berriz ere NAIDERen esku laguntza izango du Zientzia-Teknologia-Enpresaren Euskal Sistema osoak I+Gn egindako gastuaren kalkulu aurreratua eskuratzeko. Ekitaldi honetan 2023ko zenbatespena eguneratuko da eta 2024ko ekitaldirako I+G Adierazle Aurreratua zenbatetsiko da.

Kalkulu ekonometrikoa egiteko urteetan zehar finkatutako metodologia bat oinarri hartuta egiten da estimazioa. Metodologia horri esker, estatistika publikoek duten dekalajea saihestu daiteke, eta I+Gko inbertsioari buruzko informazio aurreratua eskura daiteke, ekitaldi bakoitzean EAEko I+Gren errealitatea hobeto ezagutzeko. Euskal sistema osoak I+G arloan duen inbertsio-konpromisoari buruzko informazio aurreratu horrek lagundu egiten du une bakoitzean herrialdeko berrikuntza-politiken kudeaketa eta orientazioa doitzen.

Denboran zehar, 2017az geroztik urtero I+Gko inbertsioa zenbatetsi da, estatistikak emandako datuari dagokionez zehaztasun-maila oso esanguratsuarekin. Kalkulua NAIDERek urtero garatu eta eguneratutako eredu bat aplikatuz egiten da. Eredu horren emaitzek herrialdeko I+Gko eragile handiek aurreikusitako inbertsioaren pertzepzioari eta azterketari buruzko ariketa kualitatibo bat ere jasotzen dute.