NAIDER Bilboko lantoki berri batera aldatu da. Espazio moderno eta balioaniztuna da, eta bilera-gelak eta erabilera mistoetakoak ditu. Hiriaren erdi-erdian dago, Bilboko itsasadarraren buru den Isozaki Atea gunean, Uribitarte parean.

2024an 20 urte betetzen ditugu, eta eta asmo handiagoko erronka berriak hartzen jarraitzen dugu. Erronka horiek gaitasun berriak eta ekipamendu berriak behar dituzte, esku hartzen dugun hiri eta lurraldeetako eraldaketa-prozesuei bizia ematen dien profesional-taldea indartzeko.

Jarraitzen gaituzuen guztiok, bezero, kolaboratzaile edo, besterik gabe, ezagutzen gaituzuenok, badakizue non daukazuen zuen gune berria Bilbon zaudetenean. Erabili nahi dituzuenean, gure bilera-gelak eta partekatutako espazioak zuen eskura daude.

Bilboko egoitza berrian ez ezik, Donostiako lantokian ere aurkitu gaitzakezu, baita beste hiri batzuetan ere, hala nola Valentzian edo Madrilen, non gure kolaboratzaileen eta enpresa lagunen sare zabalaren bidez ordezkaritza dugun.