Negozio-eredu zirkularrak ezartzea funtsezkoa da egungo enpresa-testuinguruan, onura eta aukera ugari eskaintzen baititu. Paradigma berriari erantzuteko, ISOk Ekonomia Zirkularreko nazioarteko hiru estandar berri argitaratu ditu. ISO 59000 dokumentu-sortan jasotako estandar berri horien helburua da enpresen eragiketetan eredu zirkularrak txertatzeko esparru, baldintza, gida eta laguntza-tresna harmonizatuak eskaintzea.

Hauek dira onartutako hiru ISO arauak:

  • ISO 59004 – Inplementaziorako terminologia, printzipioak eta orientazioa. Ekonomia zirkularra zer den definitzen du, eta ikuspegi, printzipio eta jarraibide orokorrak partekatzen ditu, nola ezarri jakiteko eta garapen jasangarrian laguntzeko.
  • ISO 59010 – Negozio-ereduei eta balio-sareei buruzko orientazioa. Bertan, ekonomia zirkularraren ezarpena errazteko negozioetara bideratutako zenbait jarraibide ezartzen dira.
  • ISO 59020 – Zirkulartasuna neurtzea eta ebaluatzea. Zirkulartasuna eta haren eraginak neurtzeko eta ebaluatzeko ikuspegi egituratua eskaintzen du, adierazle estandarizatuetan eta metodo osagarrietan oinarrituta.

CICLO: Business Profile Profile NAIDERek sortu eta garatutako ikuspegi horiek txertatzen ditu bere erreferentzia-esparruan enpresei negozio-eredu zirkular baterako trantsizioaren erronka konplexuan laguntzeko.


Irudi nagusia: Guy Yama in Unsplash