Atzo, urriak 15, Oarsoaldeako udalen ordezkariekin bildu zen Naider. Bilera honek, Oarsoaldea 2025-2035eko Plan Estrategikoaren hasiera-puntua ezartzen du. Oarsoaldea Garapen Agentziak garatutako ekimen hau datorren hamar urteetan jorratu beharreko ildo estrategikoak definitzen lagunduko duen erreflexio prozesu zabal bat izango da. Oro har, Oarsoaldeako garapenerako garrantzitsuak diren jarduerak kontuan hartuko ditu; itsasoarekin lotutako ekonomiatik, ahuleneko kolektiboen gizarteratzeraino.

Astearteko bileran, besteak beste, Aizpea Otaegi, Errenteriako alkateak, Joana Mendiburu, Oiartzungo alkateak, eta Mikel Arruti, Lezoko alkateak, parte hartu zuten. Beraien iritziak, iradokizunak eta iruzkinak balio handikoak dira Plan Estrategikoaren garapenerako. Prozesuan, Oarsoaldeako sustapen ekonomikoan, garapen sozialean eta trantsizio ekologikoan esanguratsuak diren beste hainbat eragilek ere parte hartuko dute, ildo estrategiko eta ekintza berriak definitzen laguntzeko.