Auzo Factory hiri-espazio berrien proiektu bat da, erabiltzen ez diren espazio zaharrak berroneratzetik sortuak, herritarren, elkarteen, ekintzaileen eta enpresen arteko sormena eta bizikidetza erakarri nahi dutenak.

Gune horiek coworking-guneak, modulu itxiak eta espazio komunak eskaintzen dizkiete enpresa-proiektuei, haien abiaraztea eta sendotzea indartzeko eta laguntzeko.

Auzo Factory delakoen helburua auzoetan jarduera ekonomikoaren sorrera bultzatzea da, ezagutzan eta teknologian enpresa-aukerak sustatuz, hiri-espazio berriak erabileren eta erabiltzaileen nahasketarekin erabiliz eta jarduera soziokulturalen eta komunitarioen sustapena enpresa-jardueren sustapenarekin konbinatuz. Asmoa da, gainera, espazio horiek sormenerako eta bizikidetzarako erreferentzia-gune gisa finkatzea.

Gaur egun, proiektua lau Auzo Factory-k osatzen dute:

  • Auzo Factory Irazabal-Matiko, ekonomia eta ekintzailetza digitaleko proiektuetara bideratua.
  • Auzo Factory Rekalde, software eta hardware librearekin, berrikuntza eta teknologia irekiekin eta Open Datarekin lotutako proiektu eta jardueretara bideratua.
  • Auzo Factory Cantera, aisialdiarekin, kulturarekin eta enpresentzako zerbitzuekin lotutako proiektuetara bideratua. Gainera, I+G laborategi bat du WIKITOKI sozial, kultural, ekonomiko eta politikoan.
  • Auzo Factory Boluetabarri, oinarri digital edo teknologikoko proiektu ekintzaileetara bideratua.

Horrela, Bilbon erabiltzen ez diren espazio zaharrak baliatzen ditu proiektuak espazio berriak sortzeko, ekintzailetza sustatzeko eta tokiko herritarrengan eragin positiboa izan dezaketen enpresa-proiektuak sortzeko.