2019/12/10: COP25eko BEDERATZIGARREN EGUNA
Astea aurrera doa eta gero eta presio handiagoa dago akordioak zeintzuk diren jakiteko eta hari desberdinak nola lotzen diren eta zeintzuk lotu gabe ikusteko.
Gizarte zibilak, mugimendu indigenak eta klimaren ekintzaileek astea aurrera doala ikusten dute eta momentuz ezezagun handiak ez direla konpondu. Ate itxien atzean presio talde asko daude, eta horregatik gune urdinean sartu baina negoziazio areto itxietara sarbiderik ez duten talde hauek euren jarduera areagotu dute. Zona urdineko korridoreak jarduera-erlauntza dira non ministroak, aktibistak, prentsa, nazioarteko erakundeetako behatzaileak, mundu osoko GKEetako kideak, ordezkaritza ofizialak, indigenak eta gailurreko langileak dauden.
Mundu osoko jendearen joan-etorri etengabe horren artean, Indonesiako dantzak, polinesiar musika tradizionala, finantza taldeen bilera informalak, bat-bateko elkarrizketak edozein txokotan, bildutako jendea jaten edo besterik gabe berriketan ikus ditzakegu. Kazetariak lurrean eserita kronikak idazten eta haurrak, gazteak eta helduak pabilioi batetik bestera ibiltzen eta herrialde ezberdinetako bilera areto eta pabilioi tematiko ezberdinetan sartu eta irteten ere ikus daitezke.
COP25eko korridoreetan ere nabaria da kontrako jarrerak sortzen hasi direla. In extremis ikusi dugu Peruko indigenen talde batek Andeetako herrialdeko Ingurumen ministroarekin euren egoera negoziatzeko hitzordua egitea nola lortu zuen. Talde ekologistako kideak eta parte-hartzaile kontzienteak gero eta presentzia handiagoan sentiarazten ari dira anbizio handiagoa bultzatuz, politikariei lobby eginez eta zenbait enpresabururen presentzia salatuz.
Gizarte zibila ere presente dago gune berdean eta diskurtso ofizialarekin kritikoa da.Politikarien eta agintarien hitz onak ez dira beti konbentzigarriak, beti ez baitaude ekintza eredugarriekin batera. Geoingeniaritza eta karbonoaren merkatuaren kritika bezalako gaiak gero eta ozenagoak dira foro ez ofizialetan. Kaleetan ere presioa areagotzen hasten da, sarrera errepidea mozten ari da egunez egun, gailurrera sartzea galaraziz.
Eta egia esan, diplomatikoen eta ministroen diskurtso ofiziala ere bat datorrela murrizketetan anbiziotsuagoa izatearekin, maila globalean gazteen diskurtsoari garrantzia emanez eta trantsizio justu azkartu eta ikusgarria eginez. Indigenak, munduko hegoaldeko herrialdeak, uharteetako nazioak eta emakumeak klima-aldaketaren ondorioak gehien jasaten dituzten eragiletzat hartzen dira. Espero dezagun hitzarmenek ere diskurtso hauetan jasotakoa isla dezatela. Une honetan, karbonoa konpentsatzeko neurriek lurralde indigenak arriskuan jartzen jarraitzen dute, ozeanoak hazten diren heinean emisioek gora egiten jarraitzen dute, Ozeano Bareko bizitza mehatxatuz, emakumeek klima-aldaketaren ondorio latzenei jasaten jarraitzen diete, eta gazteen etorkizunak ziurra izaten jarraitzen du.