Eskualde Lehiakortasunaren Indizeak (AKI), Europako Batzordeak argitaratutakoak, EBko batez bestekoa baino 7,6 puntu gorago kokatzen du Euskadi.
Erkidegoak 107,6ko puntuazioa lortu du, EBko batez bestekoa baino 7,6 puntu gorago eta Espainia baino 15,1 puntu gorago. Heldutasun teknologikoko (135,2), goi-mailako hezkuntzako (126,9), berrikuntzako (118,8), osasuneko (117,2) eta erakundeetako (115,7) irizpideetan nabarmentzen da.
Horrela, Euskadik hobetu egin du Europako Batzordeak egindako azken bi neurketetan lortutako puntuazioa, bai 2016koan (104,9), bai 2019koan (102,7).
Estatuko gainerako eskualdeekin alderatuta, Madrilgo Erkidegoak bakarrik gainditzen du, Europako batez bestekoa baino 19,3 puntu gehiago lortu baititu. Europa mailan, Utrecht (Herbehereak), Zuid-Holland (Herbehereak) eta Île-de-France (Frantzia) eskualdeak dira sailkapeneko buru.