Datorren larunbatean, maiatzaren 14an, Altzako Harria Parkean bertako produktua sustatzeko antolatuko den merkatu lokalaren bigarren edizioa izango dugu

Pasa den urteko arrakastaren ondoren, aurten ere izango dugu Altza auzoko eta inguruko herrietako nekazari eta ekoizleen produktuak erosteko aukera. Donostiako Sustapenak bultzatutako ekimena maiatzaren 14an izango da, 9:30etatik 14:00ak arte. Bertan barazkiak, gazta, eztia eta kontserbak aurkituko ditugu salgai, besteak beste. Merkatua gauzatu dadin Naiderren martxan jarri gara jada antolatu beharreko lan guztiak aurrera eramaten laguntzeko. Bertan ikusiko dugu elkar!

Deja un comentario