Zabalik dago lehen deialdia Bilbon dugun gure coworkerako.
Zer ote da Naider Cowork Bilbao? Gauza on bat, ez zaitez izutu! Naiderren ekimen bat da bere ibilbideetako fase ezberdinetan dauden profesionalei (ekonomilariak, ingeniariak, arkitektoak, urbanologiak, komunikatzaileak, kudeatzaileak, dinamizatzaileak…) abegi egiteko. Naiderren bere ardura-gaiak babestu eta bere jarduera profesionalari itxura ematen dion proiektu bat ikusten dutelarik. Naiderrek taldea, sarea, marca, laguntasun zerbitzuak, instalazioak, erreferentziak, eta presentzia digitala ematen ditu.
Naiderrekiko lotura era ezberdinak eskaintzen ditugu Naider CoWork Bilbao-en eremuan. Errazenetik hasita “Freelance” bezala, konpromezu handiagokoetara Naiderrekin “Kidetutako” profesional eredupean, gure instalazio eta ekipamendu fisiko eta digitalak erabiltzeaz gain, Naiderren marka eta proiektua bere proposamen eta zerbitzu profesionalen babesleku korporatibo aproposena deritzona.
Begiratu prestatu dugun aurkezpen bideoa. Kokatzen lagunduko dizu. Gero irakurri itzazu patxadaz espresuki prestatu dugun webguneeko (cowork.naider.com) atal ezberdinak, behar duzunera hobeto egokitzen diren profil eta lotura era aukeratu ahal ditzazun. Ataletan jarraitzen dugun prozesua zehazten da eta FAQekin post bat ere aurkitu dezakezu. Edozein modutan, zalantzarik baduzu naider@naider.com email bitartez galdetu dezakezu edo webgune amaieran dagoen kontaktu formularioes bitartez zuzenki.
Naider -en webgunea edo gure Facebook, Twitter, Linkedin edo Instagram bisitatzera ere gonbidatzen zaitugu. Bertan Naiderren proiektua azalez ezagutu ahal izango duzu, egitea gustoko duguna eta Naiderrek zuri eman ahal dizun balioa zure garapen profesionalean. Naiderrek hamabi urte daramatza bidean garapen ekonomikoa, teknologikoa eta ingururiroa bultzatzen. Ikusiko duzunez, leku on bat da zure balioa erabiltzeko.
Deialdi honetatik kanpo, zure proposamena espontaneoki ere bidali dezakezu. Interes eta arreta handiz hartuko dugu eta lekuren bat hutsik gelditzen denean pozez deituko zaitugu Naiderrera etorri zaitezen.
https://www.youtube.com/watch?v=5slh5_UIgFM&app=desktop
HAUTAGAITZA BIDALI
Naider CoWorken zure lekua betetzeko hautagaitza bidaltzea erraza da baina, aurretik, gogoeta pixka bat egitea beharrezkoa da. Zure CVa ezagutu nahi dugu noski, baina seguruenik Linkedin-en zaude jadanik eta bertan zure titulo akademikoak eta ibilbide profesionala azaltzen dira. Eskatzen duguna zu pixka bat gehiago ezagutu ahal izatea da eta zein produktu eta zerbitzu ildotan lan egin edo garatzea nahi duzun adieraztea, edo zein ekimen hasiko zenituzke Naider CoWork-etik. Horrela CoWork-en partaide izateak zein aukera eman ahal dizkizun pixka bat hobeto balioetsi ahal izango dugu.
1. AURKEZTU ZAITEZ
Hautagaitzak, zure CVaz gain, zure ibilbidearen aurkezpen txiki bat eta, batez ere, etorkizunera begira dituzun eragiteak jaso behar ditu. Azaldu zure irrika profesionalak eta zein uste duzun dela zure talentu edo gaitasun nabarmenena. Ezaiguzu zerbait zure izaerari buruz. Adibidez, gogoetatsuagoa baldin bazara edo zure espiritua ekintzaileagoa eta aktibista baden. Kontatu zein izaten ote den zure rola lan taldeetan, eta azben batean, pertsona eta profesional bezala ezagutu ahal zaitzagun balio duen dena. Aurkezpena orrialde bat inguruko idazlan batean islatu dezakezu edo mugikorra hartzera animatuta bideo batean zure ahotsez.
2. AUKERATU ZURE LOTURA ERA
Aurretik ikusi duzunez, Naider CoWork-ekiko lotura era ezberdinak daude. Aukeratu zure interesei egokitzen zaiena: Freelance, Kidetua o Hub Naider-en kidea. Beste atal batean profil profesional batzu ere azpimarratzen ditugu (Profil 1 : Ekintzailea….Profil 2: Dinamizatzailea / Katalizatzailea….). Adierazi mesedez zein gustatuko litzaizukeen garatzea CoWork-eko taldean. Azkenik, adierazi zein den zure gaur egungo kokapena talde edo ekintza baten erantzunkizunen aukeran: liderra/betearaztearen erantzulea/teknikoa/laguntzailea. Zure burua non jarri argi ez badaukazu, edo bat baino gehiagotan ikuzten baduzu, esan lasai ardurarik gabe.
3. ZURE NAIDER PORTFOLIOA
Ezaiguzu ze produktu edo zerbitzu mota ikusi dituzun Naider katalogoan interes gehien pizten dizkizutenak edo Naider CoWorken garatu nahi zenukeena katalogoan aurkitu baldin ez baduzu ere. Merkaturatze ibilbide interesgarri bat duela ikusten baduzu, kontatu ezaiguzu. Beste alde batetik, ekintzailea bazara edo Naiderrekin bat datorrela uste duzun ekimenen bat badaukazu, kontaiguzu laburki hasi nahi duzun enpresa/proiektua. Nahi duzuna Naiderren ordezkari komertziala izatea baldin bada geografi eremu batean eta merkatu zehatz batean, gustora egongo gara zain zure proposamena eta zentzu honetan daukazun esperientzia ezagutzeko
HAUTAPEN PROZESUA
Gertaeren sekuentzua
Lehenik, zure hautagaitza prestatzeko ordu batzuk hartu behar dituzu. Hiru bloke nagusi bakoitzerako (AURKEZPENA, LOTURA ERA, PORTFOLIOA) landu duzun informazioa bidali apropos deritzozun formatuan edo formatuetan (pdf, bideoa, webgunea…). Helbidea hurrengoa da naider@naider.com. Helbide honetara zure dudak ere bidali ditzakezu.
Deialdi bat martxan badago, epe amaiare osteko hurrengo hilabetean hautapen prozesua burutuko dugu, eta ezagutu ahal izateko deituko zaitugu, eta denontzako zorte pizka batekin, Naider CoWork-en izango duzun sarrera artikulatuko dugu adosten dugunerako. Hautagaitza espontaneoa balin bada, arretaz eta erantzukizunez aztertuko dugu eta erantzun bat bidaliko dizugu.