SCORE Proiektu Europarraren atzean gauden bazkideok Poloniako Gdansk hirira bidaiatu dugu oraingo honetan, aurrez aurreko 3. Consortium Meeting-era joateko (6to guztira). Bi eguneko topaketa honetan 28 erakunde eta 60 pertsona inguru bildu gara proiektuaren aurrerapenak azaltzeko, lortutako emaitzak kontrastatzeko eta, batez ere, harremanak sendotzeko eta egindako lana aitortzeko.

Sara Soloaga eta Juan Iglesias NAIDEReko ordezkari gisa izan dira Coastal City Living Labs-en egutegia eta koordinatzaile lanak aurkezteko, baita Oarsoaldeko azterketaren Kostu Onuraren Analisiaren aurrerapena aurkezteko ere.

Ikuspegi nagusietako bat izan da ezagutza transferitzea partner eta lan-pakete desberdinen artean, emaitzak partekatzearen alde egin dadin, emaitzak ulertzea eta emaitzak eragileen artean integratzea erraztuz.

Outputs nagusien artean, proiektuak klima-aldaketako agertokietan uholde-ereduak sortzea espero da, ekosistemetan oinarritutako jarduketen eragina, kalte ekonomikoen proiekzioak eta finantza-estrategiak, bai eta Digital Twins bana egokitzeko eta garatzeko politiken gomendioak ere.