Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren estatistika-tresnaren arabera, I+Gko inbertsioa % 6,4 haziko da Euskadin 2024an.

Zenbatespena egiteko erreferentziatzat hartzen dira, batetik, I+Gko euskal aurrekontuak eta BPGren bilakaeraren aurreikuspena, eta, bestetik, aldagai horiek enpresen I+Grekin duten korrelazioa. Zenbatespen hori bat dator EAEko I+Gko 15 enpresa bultzatzailek osatutako panelaren aurreikuspenekin.

NAIDEReko berrikuntza- eta lehiakortasun-taldea Innobasquerekin lankidetzan ari da zenbatespen horiek kalkulatzeko.