Gaur, Egaz Txorierrik bailarako udalerrietako alkateekin sustatutako bilera batean parte hartu dugu, eskualdearentzako Gobernantza Eredu berria eta 2025-2030 Enpresa Plan Estrategikoa garatzeko kontuan hartu beharreko funtsezko arloei buruz hausnartzeko. Egaz Txorierri, Txorierriko Udalen Sustapen Ekonomikorako Zerbitzuak, prozesu hau eskualdeko lehiakortasuna hobetzeko bultzatzen du, NAIDERen laguntza teknikoarekin.

Atzoko saioan Derioko alkate Esther Apraizek, Lezamako alkate Jon Ander Aurrekoetxeak, Loiuko alkate Josu Andoni Begoñak, Sondikako alkate Nahia Landak eta Zamudioko alkate Lander Aretxabaletak parte hartu zuten. Prozesu honetan, Txorierriko funtsezko eragileak eta interes-taldeak ere partaide izango dira, Egaz eskualdeko sustapen ekonomikoaren arloko erakunde erreferentea den heinean ardatzak eta helburuak eta gobernantza-eredua finkatzeari balioa emateko.

Bizkaia Orekan Sakonduz Sarearen Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren esparruan garatutako ekimena da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak finantzatzen du.