Esperientziak

Bizkaiko Ekonomia Sustapenerako eta Lurralde Lehiakortasunerako Jardunbide Egokien Identifikazioa eta Analisia

 egilea
Share
[print_posts post=”” pdf=”yes” print=”yes” word=”no”]

Bilbao Metropoli 30, Bilbao Metropolitarra Biziberritzeko Elkartea Bilbao Metropoli 30 elkarteak “The Bay Awards” ekimena deitu zuen 2023an, ezagutza partekatuaren bidez beste leku batzuetan berrikuntza inspiratzeko eta bultzatzeko gai diren mundu osoko hiri-ekimenak eta -proiektuak ikusarazteko. Sari horiek aprobetxatuz, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak Bizkaiko ekonomia sustatzeko eta lurralde-lehiakortasunerako proiektu interesgarriak izan daitezkeen hautagaitzak sakon ezagutzeko interesa agertu zuen.

NAIDERek jasotako 100 hautagai-zerrenda baino gehiagoren aurre-analisia egin zuen, sustapen ekonomikoarekin eta, bereziki, garapen industrialarekin lotura handiagoa duten proiektuen zerrenda labur bat hautatuz. “The Bay Awards” sariak jasotzeko aurkeztutako dokumentaziotik abiatuta, proiektu bakoitzaren azterketa zabaldu zen, beste informazio-iturri batzuk kontsultatuz, ekimen bakoitzaren lurralde-testuingurua, erakunde sustatzaileak, proiektu bakoitza kokatzen den eskualde-plan eta -estrategiak eta abar kontuan hartuta. Horren emaitza gisa, ekonomia sustatzeko eta lurralde-lehiakortasunerako nazioarteko 15 jardunbide egokien katalogo bat eskaintzen da, zeinaren bidez proiektuak sakon ezagutzeko, pertsona eta erakunde sustatzaileen kontaktua identifikatuz eta ikasitako zenbait ikasgai laburtuz, zeinak garatu beharreko proiektuak inspiratu baititzakete, lurralde-errealitatera eta Bizkaiko berezko ezaugarrietara egokituta.


Irudi nagusia: Mehdi MeSSrro, Unsplash