Gasteizko Udalak Jasangarritasunaren Behatokia martxan jarri du: plataforma interaktibo bat, herritarrei hiri-erronka handiei eta Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) lotutako adierazleak kontsultatzeko eta jarraipena egiteko aukera ematen diena. Behatokia Etorkizunaren Bulegoaren ekintza nagusietako bat da; udal-ekimen horrek hiriko 2030 Hiri Agendaren estrategiak integratzen eta koordinatzen ditu, eta aurretiko faseetan garatutako 2030 Hiri Agendako Adierazleen Behatokiaren jarraipena ematen du.
NAIDERek laguntza teknikoa eman du Behatokiaren garapenerako eta hobekuntzarako. Lanak adierazle-sistemaren eguneratzea eta egituraketa, erabiltzaile-esperientziaren hobekuntza, hiri-politiken jarraipenerako eta ebaluaziorako funtzionalitate berriak txertatzea, informazioa sortzeko eta bistaratzeko sistemen sendotzea, eta plataforman bertan integratutako elebitasuneko inkesta gamifikatu bat txertatzea barne hartu ditu; azken horrek herritarrei hiriak hartzen duen bidearen inguruan kokatzeko aukera ematen die eta iturri instituzionalak osatzen dituen datu-iturri propioa sortzen du. Esku-hartze honek NAIDERen parte-hartzearen jarraipen ematen dio proiektuaren aurreko faseei.
Ekimena Gizarte Eskubide, Kontsumo eta 2030 Agenda Ministerioaren bultzatutako tokiko erakundeetan 2030 Agenda sustatzeko laguntzen deialdiaren testuinguruan garatzen da.
Behatokiak ingurumen-jasangarritasuna, gizarte-kohesioa, mugikortasuna, etxebizitza, jarduera ekonomikoa edo energia-trantsizioa bezalako arloekin lotutako adierazleak bistaratzeko eta eguneratzeko aukera ematen du. Horrela, udalaren jarraipen- eta ebaluazio-gaitasunak indartzea, Ekintza Planaren aldizkako berrikuspena erraztea eta Gasteizek Europako, Espainiako eta Euskal Herriko hiri-agendekiko eta GJHekiko eta Europako Misioekiko konpromisoa sendotzea bilatzen du.





