Oarsoaldea 2025-2035 Plan Estrategikoaren formulazioan aurrerapenak

 egilea

Irailaren 19an, ostirala, Oarsoaldearen zuzendaritza-batzordearen bileran parte hartu zuen Naiderrek, Oarsoaldea 2025-2035 Plan Estrategikoaren formulazioaren estrategiaren aurrerapenak partekatzeko. Saioa Oarsolanen egin zen, Errenterian.

Naiderren ordezkari gisa gure lankidea Jokin Etxebarria, Ekonomia eta Berrikuntzako koordinatzailea, izan zen bertan. Orain arte garatutako lan-ildoak aurkeztu zituen, eta batzordearekin batera datozen hamarkadan eskualdea gidatuko duten lehentasun estrategikoak kontrastatu zituen.

Bilera honek helburu eta jarduera partekatuen esparrua zehazteko aurrera egitea ahalbidetu zuen, Oarsoaldea eskualdearen garapen ekonomiko, sozial eta lurraldekoa orientatzeko giltzarri izango dena.