kubo zuriak Bilboko Merkataritza Ganbera eta Naiderrek bilera bat antolatu du Munduko Ekonomia Foroarekin eta London School of Economics-ekin, 2008-2009 Global Information Technology Reporteko ondorioak azaltzeko. 2001az geroztik, Munduko Ekonomia Foroak urtero argitaratu du mundu osoko Teknologiak aztertzeari eskainitako txostena. Hamarkada bat baino gutxiagoan, txostena oinarrizko tresna bihurtu da herrialde ezberdinen indargune eta ahulgune teknologikoak zehazteko eta haietako bakoitzak lortutako aurrerapenak identifikatzeko. 2009ko emaitzak, WEF-k prestatutakoak, ofizialki aurkeztuko dira lehen aldiz Espainian kongresu honen esparruan.

Ekitaldia maiatzaren 19an izango da, 18:00etan, Bilboko Guggenheim Museoko Auditorioan. Ezinbesteko baieztapena: Sara Berasategui (sberasategui@naider.com edo (+34) 944 31 41 51).

Ekitaldian Carsten Sorensen, London School of Economics and Political Sciences (LSE) katedraduna eta mobility@lse ikerketa unitatearen sortzailea izango da, enpresetan teknologia berrien erabilerari buruzko LSEren azken ikerketak aurrera egingo dituena. Ondoren, Irene Mia, Global Information Technology Reporteko zuzendariak eta Ciara Browne, Senior Ekonomialariak, biak ere Munduko Ekonomia Forokoak, 2008-2009 Global Information Technology Reporteko emaitzak jorratuko dituzte, eta dotazio teknologikoaren arteko analisi konparatiboa eskainiko dute. Espainiako eta Europako beste herrialde batzuetakoak, amerikarrak eta asiarrak.