Fomento San Sebastián/Donostia Sustapenak Donostia Urban Lur proiektua sustatzen du, non honako hau eskaintzen zaie nekazaritzako produktuen ekoizpenean oinarritutako enpresa-proiektu bat egin nahi dutenei:

  • lantzeko lur eta azpiegitura egokiak,
  • horiek lantzeko tresnak,
  • Nekazaritza eta enpresa arloko prestakuntza-ibilbide teknikoa enpresa-proiektua gauzatzeko eta
  • produktuen merkaturatzeko aholkularitza eta laguntza.

Naider Sustapenarekin elkarlanean aritzen da nekazaritza-ekintzaile berriei aholkularitza-zerbitzu hauek eskaintzeko. Bere esperientzia eskaintzen du hirian nekazaritza-ekimen arrakastatsuak egiteko. Hori guztia, iraunkortasun ekonomiko eta ekologikoaren parametroekin, Donostiako udalerrian tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatuz.

Eskuragarri dagoen espazioa osorik Donostiako udalerrian dago eta 2,74 hektareako azalera du, eta nekazaritza-enpresa banako 6 unitatetan banatu da, batez beste 4.000/5.000 m²-ko azalerarekin. Aukera paregabea lurraldeari denbora eskaini nahi diotenentzat.

Aprobetxatu aukera hau!

Deialdiaren oinarriak ezagutzeko eta izena emateko irakurri gehiago hemen