Otsailaren 23an eta 24an, Naiderrek SCORE proiektuaren bigarren lan tailerrean parte hartu zuen, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin. IHS Institute for Housing and Urban Development Studies, ERINN Innovation eta RED Risk Engineering + Development proiektu-bazkideekin batera, bi egunez jarduera ugari egin ziren Oarsoaldeko CCLLrekin eta soluzioen baterako diseinuan eta baterako sorkuntzan oinarritutako tokiko eragile garrantzitsuekin.
Tailerraren helburua EBA (Ecosystem Based Approach) batzuk identifikatzea eta lehenestea zen, bertaratuek aurrez aukeratutako ebaluazio-parametro edo -irizpideei emandako puntuazioan oinarrituta. Era berean, etorkizuneko balizko klima-arriskuen aurrean finantza-erresilientziako estrategia bat garatzeko lan egin zen. Lan handiko eta ezagutza-trukeko bi egun izan ziren, eta emaitza oso baliotsuak lortu zituzten.