Lezama-Legizamon industrialdeak, Etxebarriko udalerrian kokatua, NAIDERen laguntza du Kudeaketa eta Jarduera Plan Integral bat lantzeko, poligonoa kontserbatu, hobetu, egokitu eta berroneratzeko helburuarekin.
Plana egiteko prozesuan, enklabearen analisi/diagnostiko multidimentsionala, poligonoaren gobernantza-ereduaren definizioa, hedatu beharreko jarduera zehatzen identifikazioa eta inplementaziorako ibilbide-orria egingo dira.
Lezama-Legizamon industrialdea 1977an sortu zen, Nerbioi ibaiaren ertzean, Etxebarriko hego-mendebaldean, eta 307.754 m2-ko azalera du. Gaur egun, 110 enpresa baino gehiago ditu industria- eta zerbitzu-sektoreetan. Poligonoaren barne-antolaketa jabeen erkidego baten bidez gauzatzen da, eta Lezama-Legizamon poligonoko Kontserbazio Erakundeak kudeatzen du.