Euskadiko Osasun eta Ingurumen Behatokiaren Diseinu eta Antolaketa proiektuaren esparruan, NAIDERek osasunaren eta ingurumenaren arloko adituekin bilera bat dinamizatu du, ikusmoldearen fasea bere iritzi eta ekarpenekin aberasteko.
Bileran erreferentziazko erakundeetako ordezkari nabarmenak bildu dira: Marina Lacasaña, Andaluziako Osasun eta Ingurumen Behatokiko zuzendaria; Carolyn Daher, Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuko osasun publikoan aditua; Manuel Franco, BC3 Basque Centre for Climate Changeko ikertzailea; Aitana Lertxundi eta Jesús Ibarluzea, Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuko ikertzaileak; Manuel Subiza Pérez eta Unai Martín, Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak; Joseba Garrido Urkullu eta Aitor Cevidanes, Neikerreko ikertzaileak; eta Efrén Feliu, Tecnaliako arloko arduraduna.
Bilera plataforma teknologikoetan oinarritu da eztabaida dinamizatzeko eta gaiak modu interaktiboan lantzeko.



Irudi ilustratiboa: Google DeepMind, Unsplash