Bart Guggenheim Bilbao Museoan The Bay Awards 2024 sariak banatu ziren. NAIDER, sarien inaugurazio deialdian jasotako 100 hautagaitzak baloratzeko tokiko taldeko kide gisa, bertan egon zen.
Bilbao Metropoli 30 Elkarteak antolatutako ekitaldiak munduko hainbat lekutan arrakasta nabarmena izan duten ekimen eta proiektu urbanoak ekarri zituen, beste hainbat tokitan berrikuntza inspiratzen eta bultzatzen dutenak. Bost ekimen saritu ziren bost kategorietan, nazioarteko epaimahai adituak hala erabakita:
- Partners in Progress Award (lankidetza publiko-pribatua): Detroiteko Kultur Barrutia, AEB
- Urban Pioneers Award (eredu aintzindariak): Curitibako zirkulazio azkarreko autobus-sistema, Brasil
- SDG Champions Award (2030 Agendaren inplementazioa): Bogotaren konpromezua emakumeekin eta zaintzarekin, Kolonbia
- Prosperity Catalyst Award (sustapen ekonomikoa): Enplegu soziala Hego-Afrikan
- Horizon Shaper Award (hiri-estrategiak): Dementzia duten pertsonentzako auzo lagungarriak Singapurren
Zorionak ekimen irabazleei eta finalista guztiei! Mila esker Bilbao Metropoli 30i plataforma hau bultzatzeagatik, baita bertako talde teknikoan ditugun lagun eta lankideei ere: GAIA Klusterra, TECH friendly eta TECNALIA.