Naiderrek Bilbao Metropoli 30 erakundearearekin azterlan bat garatzen lan egin du, azpiegitura linealei (errepideak, trenbideak edo kaleak) lotutako proiektuetan aplikatutako partaidetza-prozesuetako praktika onak identifikatzeko helburuarekin. Lanak erreferentziazko esperientzien ikuspegi zabala eskaintzen du, etorkizunean Bizkaian gauzatu daitezkeen jarduketak gidatzeko baliagarri izan daitekeena.
Azpiegitura linealetako proiektuek, askotan, espazio urbanoaren eraldaketa nabarmenak dakartzate eta espazio publikoa askatzen dute erabilera berrietarako. Testuinguru horretan, partaidetza-prozesuak funtsezko tresna dira herritarren ikuspegia txertatzeko eta esku-hartzeen kalitatea hobetzeko.
Azterlana hainbat lurraldetan garatutako ekimenen konparaziozko azterketan oinarritu da. Hasierako 50 erreferentziatik abiatuta, hautaketa-irizpide desberdinak aplikatu ziren lagina 30 kasutan kontzentratzeko, eta horietatik 11 sakon aztertu ziren. Horien artean, zubiak birgaitzeko, trenbideak lurperatzeko edo kaleak oinezkoentzat bihurtzeko esperientziak aztertu dira.
Emaitzek oinarri sendoa eskaintzen dute administrazio publikoek bultzatutako partaidetza-prozesuak sendotzen jarraitzeko, eta gobernantza-eredu irekiago eta herritarren beharrekiko jasangarriago baterantz aurrera egiteko.




