NASUVINSAk, Nafarroako Gobernuaren etxebizitza eta hirigintzako sozietate publikoak, NAIDERen laguntza teknikoa du Interreg Sudoe BIO4RES: Baso-biomasa eta suteen prebentzioa landa-erresilientziarako Europako proiektuaren esparruan garatzen ari diren jarduerak aztertzeko eta ebaluatzeko.

Proiektuaren ebaluazioaren ardatza egindako ekintzen egokitasuna eta jarduna neurtzea izango da, haien eraginkortasuna eta efizientzia ebaluatuz, lortutako emaitzekin batera. Proiektuaren estrategian eta Interreg Sudoe programan aurrez ezarritako helburuen betetze-maila aztertuko da. Ebaluazio-prozesu hori jarraitua izango da proiektuaren bizi-zikloan zehar, eta lantaldeak barne hartuko ditu.

BIO4RES proiektua NASUVINSAk gidatzen du, Lursarea agentziaren bidez, eta bere helburu orokorra da SUDOE espazioko (Europako hego-mendebaldea) basoetako sute-arriskuaren prebentzioa eta kudeaketa hobetzea, prebentzio-planen bideragarritasuna sendotuz erauzitako biomasaren balorizazioaren bidez eta basoen erresilientzia garatzen lagunduz, bertako zerbitzu ekosistemiko, ekonomiko eta sozialak arriskuan jarri gabe. Bost erakunde onuradunek osatutako lankidetza baten bidez garatzen da. Erakunde horien artean daude Centre de Ciència i Tecnologia Forestal de Catalunya Bioeconomia i Governança (Katalunia), Union des Communes Forestières du Grand Sud eta Estera Innovation (Frantzia), eta Comunidade Intermunicipal do Tâmega e Sousa (Portugal), baita NASUVINSA ere.


Ilustrazioa: Google DeepMind