2022an gauzatu zen Hiri eta Industria Ingurunearen Naturalizazioari buruzko EHU Udako Ikastaroaren lehen edizioa, Naiderretik zuzendua. Esperientzia aberasgarria izan zen, hiri-eraldaketa hainbat eremutatik jorratzen duten profesionalen hitzaldi adituekin, eta, besteak beste, arkitekturako, ingurumen-zientzietako, ingeniaritzako, ekonomiako eta zerbitzu publikoko profilak barne hartu zituzten bertaratuen parte-hartze aktiboarekin.

Lehenengo deialdiaren arrakastaren ondoren, UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak Hiri eta Industria Ingurunearen Eraldaketa, Berroneratzea eta Naturalizazioa ikastaroa egingo dela baieztatu du uztailaren 20an eta 21ean. Naiderrek berriz zuzenduko du ikastaroa, eta aurreko edizioan jorratutakoa osatu eta zabalduko du, hiri-inguruneak birkontzeptualizatzeko eta gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-eskaerak asetzeko ikuspegi eta tresna berriekin. Oraingo honetan, ikastaroa Donostian izango da, Miramar Jauregian.

Atariko programak honako txosten hauek ditu:

LEHEN EGUNA (Osteguna, uztailak 20):

  • Hiria berroneratzeko eta naturalizatzeko tresnak nazioartean erreferentziazkoa den metropoli-eremu batean
  • Hirigintza jasangarri, zirkular eta birsortzailearen irizpideak eta naturan oinarritutako irtenbideen eginkizuna
  • 4.0 industrialdeetan energia-komunitateak aktibatzea
  • Emisio txikiko zonak eta hirien eraldaketa subertsiboaren erronka

BIGARREN EGUNA (Ostirala, uztailak 21)

  • Hiri-eraldaketako, birsorkuntzako eta naturalizazioko jardunbide nabarmenak: Mahai ingurua sektore publikoko ordezkariekin
  • Hiri-berroneratzean erreferentea den hiri baten hirigintza ekologikoa: Azpiegitura Berdearen Plana
  • Ekonomia hiri- eta industria-inguruneen berroneratzearen zerbitzura

Hurrengo hilabeteetan, hizlariei eta jarduerei, izena emateko moduei eta bestelako datu praktikoei buruzko informazioa zabaltzen jarraituko dugu. Bien bitartean, zuen agendetan txoko bat erreserbatu dezakezue!


Foto: ‘CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza/Mikel Arrazola’