Debegesak, Debabarreneko garapen agentziak, NAIDERen laguntza izango du Basque Precision Technology District (BPTD) delakorako enpresa proiektu estrategikoak identifikatu eta garatzeko.
Debegesak sustatutako BPTDak Debabarreneko eta inguruko eskualdeetako ekosistema industriala bultzatzea du helburu, doitasun-teknologien aldeko apustua eginez. BPTDren elkarte publiko-pribatuaren parte dira, inguruan arlo horretan lan egiten duten enpresa nabarmenez gain, Debarrarenako zentro teknologikoak (Ideko eta Tekniker), eskualdeko lanbide-heziketako zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
Lankidetza horren bidez, BPTDrekin estrategikoki lerrokatutako ekimenak azaleratu nahi dira, Debabarrenaren inguruan berrikuntza, lehiakortasuna eta garapen iraunkorra bultzatzeko gaitasuna dutenak.
Irudi ilustratiboa: Jelifer Maniago, Unsplash