Naider Taldea urtarrilaren 26an bildu zen berriro Bilbon, urtero egiten dugun barne-hausnarketari jarraipena emateko.

Abenduko jardunaldian atzera begiratzen bagenuen aurreko hamabi hilabeteetan egindakoa eta ikasitakoa partekatzeko eta baloratzeko, hitzordu berri honetan epe ertain eta luzera espero ditugun erronketarako ideiak eta planak zehazten eta definitzen hasi gara. Ez bakarrik “business as usual” jarraipenaren ikuspegitik, baita bezero eta kolaboratzaileekin batera parte hartzen dugun trantsizio ekologikoko, enpresa-lehiakortasuneko eta lurralde-garapeneko prozesuetarako beharrezkoa den ikuspegi disruptibotik ere.

Espero dugu proiektua eraikitzen jarraitzea eta lortzen ditugun fruituak guztiokin partekatzea. Mila esker guztioi!