Atzo, irailak 17, NAIDER IZAR Cutting Tools enpresak Amorebieta-Etxanon dituen instalazioetara joan zen ASLE enpresa-elkarteari ADVANCED CICLO proiektua abiarazten laguntzeko. CICLO proiektuaren progresioa eta optimizazioa da prioektua. Aurrekoan ere ASLErekin lankide izan ginen, sektore anitzeko ETE industrialetan zirkulartasuna eta deskarbonizazioa bultzatzeko.
CICLO Proiektua egitean eskuratutako ezagutzei esker, NAIDERen metodologia propioarekin, sektore anitzeko ETE industrialak zirkularizatzeko eta deskarbonizatzeko tresna berriak garatu dira, oraingoan ADVANCED CICLO Proiektuan aplikatuko direnak (Kontzeptualizazioa, Garapena, Estrategien Baliozkotzea eta Inplementazioa, Tresna Teknologikoak, Ziurtagiriak eta Proiektu Pilotuak CICLO metodologiaren arabera). Oraingo honetan, NAIDERek bost ETErekin lan egingo du, banaka zein taldean, printzipio zirkularrak sartzeko erakundearen muinean.
Abiarazte-bileran IHOBEk parte hartu zuen, bai CICLO proiektua eta bigarren fase honen babesle bezala ETE Zirkularra Programaren bidez, baita hautatutako bost ETEak ere: HEROSLAM, NEW FEPA, TIPEBERRI, Tornillería DEBA eta IZAR bera.
Mila esker IZARi zuen instalazioetan hartzeagatik!