Atzo Lezon izan ginen Industri parkeen naturalizazioa proiektua gizarteratzen. Sagasti, Ipintza eta Itturrin industrialdeen jabe eta erabiltzaileak izan dira egunean zehar antolatutako hiru saioetan. Horiek elkargune gisa balio izan zuten, bai proiektua zein besteen eskakizunak eta beharrak ezagutzeko aukera eman zieten.

Era berean, poligono ezberdinetako hainbat negozio atez ateko bisita egiteko aprobetxatu genuen eta bileretara etorri ezin izan zirenen iritziak ezagutzeko. Egunak poligonoen errealitatea eta haien beharrak are gehiago ezagutzeko aukera eman digu. Era berean, poligonoak birsortzeko eta lantokiaz gozatzeko aukera ematen duten ekintza natural, jasangarri eta gizatiarragoak egiteko apustua egitearen sentimendu orokorra ere baloratu ahal izan dugu.