NAIDERek Hiri eta Herri Jasangarriei buruzko Europako 10. Konferentzian parte hartuko du urriaren 1ean eta 2an. ICLEIk antolatzen duen ekitaldiak hiru/lau urtean behin biltzen ditu Europako eta munduko liderrak hiri-jasangarritasunean. Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarea 2024ko ediozioaren partnerra da. Danimarkako Aalborg hirira itzultzen da oraingoan, Aalborgeko Gutun berritzailea sinatu zeneko 30. urteurrena dela eta. Bilbok 2016ko edizioa hartu zuen, eta bertan, ibilbide-orri berria sinatu zen, Euskal Adierazpena.

Aalborgeko Kongresu eta Kultura Zentroan, NAIDER SCORE europar proiektuaren standaren aurre izango da, partner gisa eta Coastal Cities Living Labs-en inplementazioan koliderrak garen aldetik. Datozen hilabeteetan gure presentziari buruzko informazioa zabalduko dugu, albiste eta nobedadeekin.