Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) erabaki du NAIDERi esleitzea 2022ko ekitaldiko Memoria Sozioekonomikoa egiteko laguntza-lanak. Memoria horrek Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ekonomiko eta sozialari buruzko gogoetak azaltzen ditu, eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari helarazi behar dizkie.

NAIDERen ilusioa dugu erronka horri aurre egiteko eta EGABekin lankidetzan aritzeko.