Joan den ostiralean, Europako SCORE proiektuaren testuinguruan Oarsoaldeko Living Lab-arentzat (CCLL) garatutako Digital Twin-aren (biki digitalaren) aurkezpenean hartu zuen parte NAIDERek. Saioan zehar, plataforma zuzenean aurkeztu zen demo baten bidez, eta, ondoren, bertaratutako eragileekin elkarlanean simulazio ezberdinak egin ziren.

Tresna berritzaile honek aukera ematen du etorkizuneko klima-aldaketa agertokietan gertakari klimatiko larriek Oarsoaldeako lurraldean izango duten inpaktua aurreikusteko. Era berean, Naturan Oinarritutako Irtenbide (NBS) ezberdinen ezarpenak izan dezakeen eragina ebaluatzeko balio du.

Jardunaldia dinamika parte-hartzaile batekin amaitu zen, non administrazio publiko, hezkuntza eta sektore pribatuko ordezkariek tresna honen erabilgarritasun eta aplikagarritasun potentzialari buruzko hausnarketa partekatu zuten. Saio biziki interesgarria eta parte-hartzailea izan zen.