Oarsoaldeko 2025-2035 aldirako Plan Estrategikoaren aurkezpena

 egilea
Share

Uztailaren 1ean, Agustinak Zentroan, Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko ordezkari politikoei aurkeztu zien 2025-2035 aldirako Plan Estrategikoa. Hurrengo hamarkadari begira, eskualdearen erronkak, aukerak eta lehentasunak ikuspegi partekatu batean jasotzen dituen ibilbide-orria da dokumentua.

NAIDERek lagundu du Oarsoaldea Garapen Agentziak estrategia hau prestatzen, eskualdearen diagnostikoa lantzen, eragileekin kontraste-prozesua garatzen, ekintza-plana egituratzen eta etorkizuneko gobernantza-eredua definitzen.

Ekitaldian, Jokin Etxebarriak, NAIDERreko Ekonomia eta Berrikuntza koordinatzaileak, estrategiaren prestaketa-prozesua eta haren eduki nagusiak partekatu ditu.

Horrelako prozesuek erakusten dute etorkizuneko erronkei ikuspegi partekatuarekin heltzea dela lurralde sendoagoak, berritzaileagoak eta lehiakorragoak eraikitzeko biderik onena.