Unai Tellitu (Bilbo, 1994), ADEn lizentziatua Deutoko Unibertsitatean, Ekonomia: Aplikazio Enpirikoak eta Politikoak masterra UPV/EHUn eta MBAn ICEX-CECOn, esperientzia handia du lehiakortasun- eta berrikuntza-aholkulari gisa hainbat gaitan. Bere ibilbide profesionalean, Bilboko Udalean lan egin du garapen sozial eta ekonomikoko proiektuen koordinazioan laguntza emanez, baita Bruselako Espainiako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoan ere, enpresen nazioartekotzean lagunduz, bai eta eremu pribatuan ere, fintech sektorearen garapenean.

Unai NAIDEReko lantaldeko kide bihurtu da, ekonomia eta berrikuntzako aholkularitza-arloak indartzeko. Ongi etorri, Unai!