Udalsarearen 2023ko lehen Batzorde Teknikoa burutu da

 egilea
Share

Gaur, Udalsarearen 62. batzorde teknikoa egin da Donostiako Udalean, eta bertan izan dira EAEko udalerrietako ordezkariak.

Batzordeak informazioa eman du sarearen kudeaketa-planari buruz, eta azken seihilekoko jarduera eta datozen hiru hilabeteetan bultzatu beharreko lan-ildoak jaso ditu. Donostiak ekonomia zirkularraren arloan duen esperientzia aurkeztu du turismoaren iraunkortasunean sakontzeko, bestalde 24 erakunderekin abian den “Enplegu gaztea klima-aldaketan eta trantsizio energetikoan toki-administrazioan” programa zehaztu da, eta Tokiko 2030 Agendaren laguntza-zerbitzuak, tokiko garapen jasangarrirako laguntzen ordena (2023ko deialdia) eta Eskolako 2030 Agendaren tokiko dimentsioaren gidaren aurkezpena partekatu dira.