Gaur goizean UDAL FOROA ospatu da Ortuellan, 2030 Eskola Agendaren baitan. Udalerriko hiru ikastetxeetako 30 bat ikaslek, Otxartaga IES Ortuella BHIk eta San Félix Ikastolak, ikasturtean zehar egindako lana aurkeztu diote alkateari. Eskolako 2030 Agendaren inguruan lortutako helburuak nola bete dituzten eta ingurumenaren hobekuntzan nola lan egin duten azaldu dute. Ikastetxeetan birziklatzea hobetzetik, udalerrian zuhaitzak landatzera, eta kirolaren bidez irakasleekiko harremana estutzera.

Gainera, Osasun eta Ongizatearen 3. GJHan sakontzeko egindako lana zein izan den azaldu dute. Lan hori bi urtez egin dute elkarrekin, udalerri osoko egoera hobetzeko.

Bi urteko prozesu horretan guztian, NAIDERetik bultzatzen aritu gara, Ortuellako Udalarekin dugun lankidetzaren esparruan, 2030eko Eskola Agenda gauzatzeko.

Ikasturte luzeari agur esan diogu hamaiketako osasuntsu batekin, ikasturtean zehar ikasitakoaren ildotik.