Ekonomia, Lehiakortasun eta Berrikuntza arloko aholkularia

 egilea
Share

DESKRIBAPEN OROKORRA

Ekonomialaria edo ingeniaria, graduondoko prestakuntzarekin. Lantaldea indartzea bilatzen dugu, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren estrategian, lehiakortasunean eta/edo azterketan espezializatutako pertsonekin, aholkularitza estrategikoko proiektuak eta hiri eta lurraldeetako ekonomia bultzatzeko eta eraldatzeko ekimenak garatzeko, bai eta enpresa-garapenerako eta ekintzailetzarako ekosistema zientifiko-teknologikoak garatzeko ere.

Gaitasun analitikoak eta datu-kudeaketakoak konbinatzen dituzten pertsonak bilatzen ditugu, estrategiak eta plangintza formulatzeko gaitasuna eta interesa dutenak.

EGINKIZUNAK

Aholkularitza estrategikoko eta jarduketen kudeaketako zerbitzuak aktibatzea, kudeatzea eta gauzatzea, erakunde publikoekin (administrazioa eta agentzia publikoak), eragile zientifiko-teknologikoekin eta/edo enpresekin lankidetzan, bai toki-mailan, bai Estatuko eta Europako esparruan.

Osagarri gisa, NAIDEReko taldekideek dibulgazio-, prestakuntza- eta dinamizazio-jardueretan ere parte hartzen dute.

EZAGUTZA-EREMUAK

Analisi ekonomikoa, enpresa-lehiakortasuna, lurralde-lehiakortasuna, berrikuntza-sistemak, ekintzailetza, eskualde-ekonomia. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema, Hiri Ekonomia, Ekonomia Zirkularra, Trantsizio Ekologikoa, Trantsizio Energetikoa, Politika Publikoak.

PROIEKTUEN TIPOLOGIA

  • Tokiko eta eskualdeko aholkularitza estrategikoko proiektuak, eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan.
  • Hiriak eta lurraldeak dinamizatzeko azterketa eta plangintza, lehiakortasunari, berrikuntzari eta ekintzailetzari dagokienez.
  • Sektoreen azterketa estrategikoa
  • Enpresen lehia-posizionamendua
  • Politika publikoen diseinua eta ebaluazioa.
  • Lurralde-gobernantzako mekanismoak.
  • Industriari laguntzeko planak/jarduerak
  • Zientzia, teknologia eta berrikuntzako sistema bultzatzeko planak/jarduerak
  • Ekintzailetza bultzatzeko planak/jarduerak
  • Adimen artifizialaren aukerak kudeatzeko planak/jarduerak
  • Hiri-inguruneen berroneratze- eta lehiakortasun-planak/-jarduerak
  • Industria-guneen berroneratze- eta lehiakortasun-planak/-jarduerak
  • Ekimen estrategikoak eta lankidetzak eragile zientifiko-teknologikoekin eta enpresekin trantsizio ekologikoaren, energetikoaren eta digitalaren esparruan.
  • Eragin ekonomikoa eta sozioekonomikoa aztertzea.
  • Analisi ekonomiko eta ekonometrikoa
  • Jarraipen-adierazleen behatokiak eta datatoolak

LOTURA-EREDUAK

  • Freelance gisako zerbitzu profesionalen kontratua
  • Lan-kontratazioa. NAIDERen staffera lan-kontratuarekin sartzea.

LANTOKIA

Bilbo / Donostia

BALDINTZAK

  • Ordainsaria: Naider-en ordainsaria oso lehiakorra da eta hautagaiaren gaitasunean/esperientzian/konpromezuan oinarritzen da.
  • Malgutasuna: Lanpostuak atxikipen-lantokian presentzialtasuna eskatzen du, nahiz eta presentzialtasun hori telelaneko formula puntualekin eta beste malgutasun-eskema batzuekin konbinatzen den, kontziliazioa ziurtatzeko.

GUTXIENEKO ESPERIENTZIA

Lanposturako eanguratsua den esperientzia profesionala behar da.

HIZKUNTZAK

Gaitasuna euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Ahal dela, gaitasun osoa hiru hizkuntzetan aldi berean.

ESKAERA-PROZESUA

Bidali zure hautagaitza naider@naider.com helbidera. Guk diskrezio eta erantzukizun osoz kudeatuko dugu. Bilatzen dugunerako profil interesgarri eta egokiena duten pertsonekin jarriko gara harremanetan.