Esperientziak

Bilboko Nogaro eraikinaren aktibazioari buruzko agertokien azterketa

 egilea
Share

Bilboko Udalak, Proiektu Estrategikoen Bulegoaren bidez, Nogaro eraikina aktibatzeko eta berrerabiltzeko agertoki posibleen azterketa sustatzen du, hiriaren dinamika urbanoan eta ekonomikoan izan dezakeen rola aztertzeko helburuarekin. Udal proiektu estrategikoak definitu eta garatzen laguntzeko ezarritako akordioaren baitan, lana erabaki publikoak orientatzeko eta hiri-ekimen berriak abiaraztea errazteko ezagutza sortzera bideratzen da.

Proiektua eraikinaren erabilera-alternatibak identifikatzera bideratzen da, sektore ekonomiko, jarduera-eredu eta zerbitzu-tipologia desberdinen konparazioan oinarrituta. Ikuspegi honek aukera ezberdinen ezarpen-potentziala eta Bilboko hiri-estrategiekin duten lerrokatzea ebaluatzeko aukera ematen du. Halaber, eskari potentzialaren azterketa txertatzen da, etorkizuneko erabilerekin lotutako publikoen behar eta itxaropenak ulertzeko.

Prozesu honetan, Udalak Naiderren laguntza du, Ikerfelekin lankidetzan; bi erakundeek analisi-metodologia, lurralde-ezagutza eta ikerketa-gaitasunak eskaintzen dituzte aukerak identifikatzeko, alternatibak ebaluatzeko eta jarduera-ildo posibleak oinarritzeko. Emaitza gisa, oinarri analitiko bat lortzen da, Nogaro eraikinaren kokapen estrategikoa baloratzeko eta haren aktibazioari buruzko etorkizuneko erabakiak orientatzeko, hiriko garapen ekonomiko eta sozialean eragina duten hiri-proiektuak bultzatuz.

Recreación del Edificio Nogaro con nuevos usos.