Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen eskakizun guztiei erantzuteko, Bizkaiko Foru Aldundiak plan bat izango du, BFA bera eta haren foru-sektore osoa integratuko dituena, jarduketa-unitate energetiko bakoitzak proposatutako efizientzia eta aurrezpen energetikoaren helburuak betetzeko abian jarriko dituen neurriak definitzeko.
BFAren Jasangarritasun Batzordea sortu eta BFAren Jarduketa Energetikoaren Plan Orokorra eta haren jarraipena egin ondoren, 4/2019 Legea betetzeko, foru-sektorearen energia-diagnostikoa egin zen, BFAren energia-plangintzan txertatzeko formula ezin hobea kontuan hartzeko eta EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen eskakizun guztiei erantzuteko.
Diagnostiko horretan, erakunde bakoitzaren energia-kontsumoari buruzko datuak bildu ziren 2016tik 2022ra arte, eta horiei lotutako eraikinen, instalazioen eta ibilgailuen inbentarioak egin ziren.
Bizkaiko Foru Aldundiak NAIDERen laguntza teknikoa izango du berriro ere BFAren Energia Jarduketarako Plan Orokor integratua idazteko.