Naider Bidasoa bizirik garapen agentziarekin elkarlanean aritu da Irungo eta Hondarribiko enpresa-ehunaren iritzi eta proposamenei buruzko informazioa biltzeko sistema baten diseinuan eta proban. Naiderren metodologiak garapen agentziaren eta eskualdeko enpresa eta enpresa-eragile talde ezberdinen artean dagoeneko existitzen diren dinamika parte-hartzaileak aprobetxatzen ditu.

Proposatzen dugun ikuspegiak lehendik dauden koordinazio/komunikazio mekanismo hauek ematen duten errendimendua maximizatzea du helburu, horiei etekinik handiena ateratzeko. Emaitzen artean, ondorioak eta esku hartzeko proposamenak ateratzen dira, gerora Kudeaketa Planean txerta daitezkeenak.