Oarsoaldea Garapen Agentzia 2026-2030 urteetarako eskualdeko Plan Estrategikoa bultzatzen ari da.
Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia biltzen dituen eskualdea eta historikoki Gipuzkoako eta Euskadiko motor industriala izan dena, biziberritze fasean dago. Eskualdea buru belarri dabil etorkizuna elkar lanean eraikitzen, prozesuak bultzatuz eta lankidetza aktibatuz. Azken urteotan, Oarsoalden hainbat ekimen jarri dira martxan, arlo desberdinetan erreferente direnak. Halere, gaur egungo testuinguru globalaren erronkei aurre egiteko eraldaketa-aukera berriak aztertzen jarraitzen du.
Plan berri honen garapenean funtsezko mugarria izan da aurreko Plan Estrategikoaren ebaluazioa. Honen bitartez, balioan jarri dira Oarsoalden martxan jarritako hainbat ekintza eta proiektu, hurrengo hamarkadarako oinarri sendoa ezarriko dutenak.
Eskualdeak NAIDERen laguntza teknikoa du Plan Estrategiko berria garatzeko prozesuan, hurrengo urteetako tokiko garapena gidatuko duten lerro estrategikoak zehazteko. Aldi berean, proiektuak eskualdeko eragileen arteko loturak indartzen ditu. Izan ere, gobernantza-eredua berrikusten da eta koordinazio-mekanismo egokiak ezartzen dira.
Ilustrazioa: Steve Johnson