image (26)IDEA EUSKAL HERRIARENTZAT #18: Banku Ona
Energia-eraginkortasunean eta proiektu berriztagarrietan inbertsioak biderkatzeko. Proiektu garbietan inbertitzeko maileguak emango lituzkeen banku publiko-pribatu bat izango litzateke. Funtsak etorriko lirateke:

• Sektore publikotik, gaur egun ingurumen- eta energia-proiektuetarako dauden laguntzen zati handi bat bilduko lukeena.
• Herritarrek eta enpresek erosi beharko lituzketen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak jaulkitzetik, energia aurreztu beharraren aldeko apustua egiten duen efizientzia energetikoko lege berri batean oinarrituta. Bonu gisa ziurtagiriek bankuaren inbertsioetan oinarritutako errentagarritasun ekonomikoa izango lukete eta titularrentzat zerga tratamendu onuragarria izan lezakete.

Irakurri IDEIA GEHIAGO