Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua Estatuek argi berdea eman zioten Libian esku-hartze militarrari. Zapaltzailearekin urteetako konplizitatearen ostean eta asteak beste alde batera begira egindako makillaje politikoaren ostean, nazioarteko komunitateak Gaddafiren erregimenaren aurka militarki jokatzea erabaki du.
Gerra bakerako tresna al da? Betiko galdera berriro ere arean. Erantzuten dugun bitartean, milaka libiar borrokan ari dira norbanako gisa duten duintasuna eta haien askatasuna irabazteko batzuek eta besteek hainbeste urtetan tratu txarrak izan dituzten herri gisa, orain konbentzitutako askatzaileak barne.
Argazkia: Tiago Petinga/EPA