Askotan ez dakigu nola deskribatu berrikuntza zer den. Bere definizioa beti pasatzen zaigu hatzetatik. Berrikuntzak bere sustapenerako planak, politikak, MBAak, eztabaida akademikoak, agentzia publikoak… sortu ditu, baina ez dugu inoiz guztiz kontzeptualizatu.
Dagoeneko pare bat urte dituen bideo honetan berrikuntza modu oso didaktikoan erakusten da. Orain erreskatatu nahi izan dugu, gehienetan azalpen errazenek kontzeptu konplexuenak askoz hobeto definitzen dituztelako.