Debt-care

Zorra sartzeak duen txarra da dirua uzten dizunak ere itzultzea eskatzen dizula, interesekin. Dirudienez, Espainiako erkidego batzuek ez dute asko ikasi iraganeko akatsetatik eta murrizketa gogor batzuen ostean, zor hori murrizteko asmoz, hamahiruetan jarraitzen dute pasiboak gizentzen. Zortzi dira uztailaren amaieran, hau da, oraindik urtea ixteko bost hilabete falta ziren estatu espainiarreko erkidegoak, 2015eko zorraren muga gainditu zutenak.

Aipatutako zortzi erkidegoak hauek dira: Extremadura, Murtzia, Aragoi, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa eta Valentziako Erkidegoa.

Hala eta guztiz ere, Montoro ministroak baieztatu duenez, hutsune horiek “beste administrazio batzuen datu globalekin zuzentzen amaituko dira, hala nola tokikoak”, ikusi beharko da burtsa denetarako nahikoa den.