4.0 industriaren garapenean berrikuntzak fabrikazio-jardueraren ingurumen-inpaktua murriztu dezake. Horren erakusgarri, Ecograb proiektu europarra, euskal zentro teknologikoak gidatzen duena Ceit-IK4k eta bertan parte hartzen du Arrasateko Korporazioko Fagor Automation enpresak ere. Proiektuaren helburua da lehendik dauden fabrikazio sistemak, askotan ingurumenarentzat kaltegarriak diren osagai kimikoak erabiltzen dituztenak, metodologia jasangarriagoa eta polifazetikoago batekin ordezkatzea

.

Zehazki, Ecograb-en garatutako metodologiak elementu kimikoak intentsiboki erabiltzen dituzten enpresa handien prozesu fotolitografikoak ordezkatzea du helburu. Horretarako, Ecograb-en (Femtosegundoko laser kodetzaileetan aplikatzeko difrakzio/polarizazio sareak grabatzeko sistema industriala) parte hartzen duten teknikari eta zientzialarien diziplina anitzeko taldea, osagai kimikoen teknika librea den femtosegundoko laserretan oinarritutako teknologia optiko aurreratuago batean lan egiten ari da. eta beraz, ingurumenarekiko errespetu handiagoa

Ceit-IK4k zuzentzen duen partzuergoak Madrilgo Unibertsitate Konplutensea, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa eta SnellOptics sistema optomekanikoen fabrikatzailea ere biltzen ditu.