Astearte honetan, ekainak 9, Global Innovation Day, Euskadiko berrikuntzako protagonisten arteko topaketa handia, oraingo honetan Smart Innovation edo berrikuntza adimendunaren kontzeptuaren inguruan ibiltzen dena. Bestela ezin zen bezala, Naider bertan dago antolatu diren panel, tailer eta jarduera ezberdinetan ezagutu eta esperientziak partekatzeko.
Antolatutako 4 hitzaldi-panelak “Smart” kontzeptuaren lau adierazpenen inguruan biltzen dira. Smart People pertsonak, batez ere gazteak, gure gizartearen aldaketa eta eraldaketa eragile gisa jartzen ditu arreta. Smart Enterprises Industriak 4.0k Euskadirentzat suposatzen duen aukera bikainari eta dakartzan erronkei dedikatzen die. Smart Living hiri adimentsuak bilakatzeko bidaia hasi duten hirietan eta etorkizuneko erronketan oinarritzen da. Eta Smart Innovationk berrikuntzaren aurrekoa edo abangoardia aztertzen du Europan eta mundu mailan.
Erakusketa guneetan, Innobasque sareko 58 erakundek garatu dituzten produktu eta zerbitzu berritzaile nabarmenak erakutsiko dituzte. Lehen aldiz, Innovation Campus ekimena aurkeztu da, parte-hartzaileak berrikuntzaren lau fasetan zehar gidatzen dituen ibilbidea: Inspirazioa, Ideia, Hazkundea eta Konexioa
.