Cimask kontzeptua aurkezten digu ekoberrikuntzarena, gure gizartean eta enpresetan gero eta presentzia handiagoa duen prozesua, zerbitzu eta produktu jasangarriak eta ingurumenarekiko arduratsuak diseinatu, garatu eta ustiatzean oinarrituta.
Ekoberrikuntzak gure produktuen produkzio-ereduak eraldatzeaz gain, kontsumo-ereduak aldatzea ere bilatzen du, ohikoenen alternatiba ekologikoak interesgarriago bihurtuz, bai ikuspuntu operatibotik bai ekonomikotik.
Horrez gain, Cimas orrian bertan irakur dezakegunez, ekoberrikuntzak enpresa baten lehiakortasun gaitasuna areagotzeko ere balio du:
- Kutsaduraren kontrolaren eta hondakinen kudeaketaren kostuak murriztea
- Merkatu berriak edo merkatu-segmentu berriak sortzea.
- Kostuak murriztea baliabideen optimizazioari esker.
- Langile, bezero, hornitzaile eta agintariekiko irudia eta harremana hobetzea.
- Ingurugiro-arauak ez betetzeko arriskua txikiagoa da.